Archivo para febrero, 2012
Talentu aparteko haurrak. Hauentzat ere heziketa berezia
Duela mintegi batzuk (…) talentu aparteko ikasleen inguruan zegoen hausnarketa beharraz hitz egin genuen. Gaiari heltzeko hikhasin Carmen Maganto, EHUko psikologia irakasleari, eta GARATU elkartekoei, talentu aparteko haurren gurasoei, egindako elkarrizketak eta bestelako argibide batzuk daude.
febrero 29, 2012 at 12:59 pm aholkulariazaratamo Deja un comentario
Martxoaren 1eko Mintegi Saiorako Lan Proposamena

Flickr cc-tik hartua
Datorren osteguneko mintegi saioan aurreko bietan izan ditugun prestakuntza ekitaldiak baloratu eta aurreantzean zeri heldu erabaki behar dugu. Aurkeztu nahi dizkizuet ere Hezkuntza sailak plazaratutako dokumentu bi, bata bukatutzat eman eta bere horretan erabiltzeko dagoena: Irakurketa Lantzeko Orientabideak, eta bestea, kontsultatzeko zirriborro moduan dagoena, ekarpenak egiteko prozesuan: Ikasle Etorkinentzako Hezkuntza- Arretarako Programa, eskola Inklusibo eta Kulturartekoaren barruan. Baita ekimen berritzaile bat: Hamaika Haizetara, IKTak erabiliz elkarlana bultzatzeko proiektu interesgarria.
Ondorengo saioei dagokienez, aipatu genuen bezala , tertulia pedagogiko bat proposatu nahi dizuet Eskola Inklusiboari buruz. Ostegunean eztabaidatu eta erabakikom ditugu testuak, edozein kasutan tertulia hurrengo saiorako izango litzateke, martxoaren 15erako.
Eta gure mintegiko blog honi ere birpasa eman beharko genioke, ezta?
Kitscaixa balioak
Biharko mintegi saioan Kitscaixa Balioak materialaren aurkezpena izango dugu.
Saioa, betiko moduan, arratsaldeko hiruretan hasiko da, eta nahi izatean, interesatuta egon daitekeen lankideren bati luzatu ahal diozue etortzeko gonbidapena.
Dakizuenez material hauek Berritzegunean ditugu, zuon eskura, nahi duzuenean ikastetxeetan erabiltzeko prest.
Rosa Caramelo ipuina
Egunon guztioi, atzoko gaiarekin jarraituz eta berdintasunaren bidea txikitatik eraikitzeko, haur hezkuntzarako balia
garri izan al zaizuen ipuin bat usten dizuet, Rosa Caramelo. Ipuina bera erdaraz dago, baina gida didaktiko eta guzti dator eta hainbat ariketa ipuinaren lanketarako. Bueno, zuek sartu eta trasteatu, ea gustuko duzuen eta erabilgarritasuna aurkitu al diozuen.
febrero 3, 2012 at 10:40 am kemenlertxundi Deja un comentario




AZKEN KOMENTARIOAK