Blog honi buruz

Blog hau B06 Zaratamo Berritzeguneko Lehen Hezkuntzako aholkularien Mintegia bideratzeko eta kideen artean komunikabidea izateko sortu dugu.

Mintegi honek badu urteetako ibilbidea, ikastetxe desberdinetako aholkularien artean lan egiten. Lanaren ardatza material eta esperientzien elkar trukea izan da beti  eta, norabide berean, beste urrats bat eman nahi izan dugu mintegi saioetatik kanpo ere espazio bat beti zabalik eta denon eskura izateko aukera honekin.

Hau dela eta hauek dira blog honekiko gure helburuak:

  • gure arteko komunikazioa bideratzea
  • lan mintegia erraztea
  • errekurtsoak elkartrukatzea

Honez gain, eta epe luzeagoan, bloga bera ikastetxean erabiltzeko tresna bezala ezagutzea da gure helburua ere. “Egiten” ikasten denez, guk pentsatu dugu bloga erabiltzen, hauxe hain zuzen ere, denok ikasiko dugula zelan eta zertarako erabil daiteken tresna hau.

 

Mintegiaren koordinatzailea: Gloria Rey, LHko aholkularia

6 comentarios Añade el tuyo

  • 1. Soledad Casado  |  noviembre 13, 2008 a las 8:59 am

    Kaixo Guztioi!
    Ez naiz oso trebea hau erabiltzen baina ikasiko dut. Mintegiko egutegia ezagutzea gustatuko zait, eta aldez aurretik jakitea saio bakoitzean zein gaiak tratatuko diren.
    Datorren astean ebaluaketa saioekin hasiko gara eskolan eta asko enrroiatzen garenez oso berandu bukatzen dugu. Saiatuko naiz joaten nahiz eta apur bat berandu heldu.
    Marisol

    Responder
  • 2. Gloria  |  noviembre 13, 2008 a las 12:08 pm

    Kaixo, eskerrik asko saiakera egiteagatik!
    Begira, egutegia blog honetan bertan daukazu jarrita; bilatzailea (goiko aldean dako, eskuman) erabil dezakezu aurkitzeko.
    Sarrera horretan bertan aurtengorako lan plana daukazu ere.
    Segi blog-a erabiltzen!

    Responder
  • 3. OIHANA  |  noviembre 17, 2008 a las 9:03 am

    Aupa kuadria!!
    zelan?Egunon danoi. Adopzioari buruzko materiala behar dot.Baten batek gomendatu ahal doste zoze? asko eskertuko nizueke..
    Merzi!!
    egun ona izen!!

    Responder
  • 4. OIHANA  |  noviembre 24, 2008 a las 10:43 am

    Aupa !!
    Zelan? Ongo eguenien mintegia dekou baina guk jai dekou eskolan ta ena juengo ok?
    Asko ikesi ta hurrengo mintegian ikusiko gara!!

    Responder
  • 5. Gloria  |  noviembre 24, 2008 a las 1:47 pm

    Bejondaizula!

    Responder
  • 6. Gloria  |  noviembre 24, 2008 a las 1:50 pm

    Ohiana, eskuratu berri dut adospzioari buruzko material bat, zuri pasatzekotan nintzen ostegunean.
    Adoptia izeneko gida bat da, antza denez ikastetxeetan banatu egin zen… dena de, begira ezazu internet-en ea eskuratzerik duzun. bestela badakizu hementxe duzula.

    Responder

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Trackback este articulo  |  Suscríbete a los comentarios vía RSS Feed


Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.