Entradas guardadas bajo "Irakurketa '
Martxoaren 1eko Mintegi Saiorako Lan Proposamena

Flickr cc-tik hartua
Datorren osteguneko mintegi saioan aurreko bietan izan ditugun prestakuntza ekitaldiak baloratu eta aurreantzean zeri heldu erabaki behar dugu. Aurkeztu nahi dizkizuet ere Hezkuntza sailak plazaratutako dokumentu bi, bata bukatutzat eman eta bere horretan erabiltzeko dagoena: Irakurketa Lantzeko Orientabideak, eta bestea, kontsultatzeko zirriborro moduan dagoena, ekarpenak egiteko prozesuan: Ikasle Etorkinentzako Hezkuntza- Arretarako Programa, eskola Inklusibo eta Kulturartekoaren barruan. Baita ekimen berritzaile bat: Hamaika Haizetara, IKTak erabiliz elkarlana bultzatzeko proiektu interesgarria.
Ondorengo saioei dagokienez, aipatu genuen bezala , tertulia pedagogiko bat proposatu nahi dizuet Eskola Inklusiboari buruz. Ostegunean eztabaidatu eta erabakikom ditugu testuak, edozein kasutan tertulia hurrengo saiorako izango litzateke, martxoaren 15erako.
Eta gure mintegiko blog honi ere birpasa eman beharko genioke, ezta?
Irakurtzeko proposamena
WELLS, Gordon (2003) La cuestión de la investigación dialógica. In WELLS, G.(koord.) Acción, conversación y texto. Sevilla. M.C.E.P.
Kapitulu honetan egileak zenbait oinarrizko kontzeptu argitzen ditu, eta liburuan zehar azaldu diren esperientziei erreferentzia egiten die; besteak beste azaltzen ditu:
Irakaskuntzaren helburuak, ezagutza zertan den, nola eraikitzen den ezagutza besteekiko kolaborazioan, ekintzan eta hausnarketan oinarritutako ezagutza, ikerketan oinarritutako ikuspegia…
Kapituluan honetan, liburuan zehar egin duten bezalaVigostkyri, Deweyri, Gardneri eta beste hainbat gaurko eta atzoko autoreei erreferentzia egiten die, eta euren ekarpenak, oso modu ulergarrian, azaltzen ere.
Liburu aipagarri bi
Aupa lagunak!! Hemen dauzkazute bi liburu, nire ustez nahiko lagungarriak izan ahal direnak. Lehendabizikoa “Alumnado con dificultades en el aprendizaje de la lectura” (Grao editoriala, Dolors Gispert eta Lurdes Ribas) eta bestea, “El don de las dislexia” (Editex editoriala, Ronald D. Davis). Baliogarriak izango zaizuela espero dut.
Mintegian ikusiko dugu elkar. Muxuak.
Ikasketaren Prozesuaren Zailtasunak. Biltzarra
Hezkuntza Ildo Berriak fundazioak antolatutako VII. Biltzarra, Bilboko Ingenieritza Unibertsitatean ospatu da Ikasketa prozesuaren zailtasunak: Dislexia.
Ostegun arratsaldean (Azaroak, 11) filma bategaz hasi eta larunbata eguerdian bukatu.
Irakasleak eta irakurketaren irakaskuntza

flickr cc-etik hartua
Dokumentu hau oso interesgarria da, nire ustez. 2010eko martxoan egin zen borradorea. Egileak HPB-ko aholkulariak, Unibertsiateko irakasleak eta ISEI-IVEI teknikariak dira. Departamentuko orrialdean eskegita dago. Jardunbide egokien gidaliburua izeneko dokumentua da.
Taldean, guztion artean lan egiteko aproposa ikusten dut eta hor agertzen diren orientabideak gure eguneroko lanean aplikatu ahal izateko oso interesagarriak.
noviembre 17, 2010 at 3:24 pm aracelirodriguez Deja un comentario





AZKEN KOMENTARIOAK