Entradas guardadas bajo "Tresnak '
Ikasgelan ze estrategia erabili ikasle heldu berriekin?
Ikasgelan sarritan ematen ditugu azalpenak edota ikasleei azalpenak eman ditzatela eskatzen diegu. Nola lagundu etorri berriari egoera horretan? Beste hainbatetan talde lanean jarri ohi ditugu ikasleak; zelan parte hartzera bultzatu? Bakarkako lanean aritzeko ere estrategiak beharrezkoak izango ditugu.
Kulturartekotasuna mintegian galdera hauei erantzuteko dokumentu hauprestatu dute eskualdeko HIPIek. Irakurri eta zure iradokizunak konpartitu.
Behaketak nola egin?
Karmele Baelorekiko prestakuntzan jarraituko dugu ikasleen behaketa alorrean. Gai honetan lan praktikoa planteatzen dugu, bi saiotan egiteko.
Aurrena, ostegun honetan, guk egingo dugu barne lana mintegian berak emandako irizpideak jarraituz. Ikasle bati hiru une desberdinetan egindako behaketen txostena dugu langai. Aztertuko dugu eta bertan azaltzen diren datuetan oinarrituta gure hausnarketa egingo dugu, ikaslearen egoera argitzen saiatuz.
Hurrengo saioan, maiatzaren 6an, Karmele etorriko zaigu eta elkar- jartzea egingo dugu, orduan aukera izango dugu guk gure ikuspuntuak aurkezteko eta berak bere ondorioak azaltzeko.
Hemendik eta handik
Martxoaren 18ko bileran hainbat gai aipatu genuen:
Aurreko prestakuntza saioa oso ondo baloratu eta jarraitzeko asmoa azaldu genuen; beraz, Karmelerekin geratu gara apirilaren 22rako.
Heriotza eta dolua tratatzeko esperientzia oso gutxi dugu; izan ere, gaia alboratu egiten dugu etan ezustean harrapatzen gaituenean zer egin zer esan, nola jokatu… jakin barik aurkitzen gara. Bibliografia interesgarria dugu elkartruke txokoan gaian sartzen hasteko.
“Leer y escribir” liburuen haritik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren artean daukagun koordinazio beharraz mintzatu ginen. Irakurketa eta idazketa lantzeko erabiltzen den metodotik haratago, ikasleei egiten zaizkien lan proposamenetan ildo koherente bat jarraitu beharraz. Hari honetatik, Cummins irakaslearen eskolako atazen klasifikaziorako eskema argigarrira heldu ginen. Eskema horren bertsio bat duzue hauxe, Elizabet Coelhoren eskutik: La enseñanza en los cuadrantes.
Kezka bat ere azaldu zen gure artean, HPBko zerrendetan haurrak sartzeko irizpideak zorroztu ei direla eta, mugan-mugan egon daitezkeen ikasleen kasuak aipatu ziren. Berritzegunean bertan iritzi desberdinak egon badaudela aipatu zen, gai honetan beste askotan bezalaxe.
Hobekuntza Planak
Datorren martxoaren 12rako aurkeztu behar dira Hobekuntza Planak eta ikastetxeetan betiko moduan denbora gutxi eta eginkizun asko.
Mintegi saioan bergogoratu genuen material interesgarria, balio dezakeena bai ikasgeletan erabiltzeko, baita irakasleen prestakuntzarako ere: konpetentzien deskribapenak eta ereduzko materialak (Proiektuen eta Unitate Didaktikoen programazioak).
Ahaleginak egin genituen ere orri batera ekartzen zenbait ideia Hobekuntza Planak egiterakoan kontuan hartzekoak.
Aholkularien lana. Estrategiak
Dokumentu honetan “Aholkularitza lana- Estrategiak” biltzen da 2006-2007 ikasturtean aholkularien mintegian egindako lan bat, norberaren lana bideratzeko erabilgarri izatekotan.




AZKEN KOMENTARIOAK