Tertulia pedagogikoaren ostekoak

Jorratutako testuaren baliagarritasuna azpimarratzeaz gain, besteren artean, honako ideia hauek partekatu genituen:

Testua irakasleekin partekatzea ondo legoke, lankideei irakurtzeko gogoa pizteko ideia bi  aipatu genituen. Bata azken orriko laburpena irakasle gelako kortxoan iltzatzea, iradokizun moduan. Bestea, estimuluen adibideak karteltxo batean jartzea denok ikusteko moduan.

Irakaslearen, edota jagolearen…, jokabideaz hausnarketa egin beharra, bestela gure interbentzioekin nahi ez ditugun ondorioak sortaraz ditzakegu.

pexels-photo-296301.jpeg

Portaera biolentoak baztertzeko lehentasuna haurren jokabide egoki eta eredugarriak azpimarratzean datzala.

Irakasleon hizkeraren garrantzia: zehatza, harira doana, iritzi ebaluatzailerik gabea, baiezko estimuluduna…

Irakasle talde osoa era berean jokatu beharra, haurrek, inolako anbiguotasunik gabe, bizi dezaten edozer eratako biolentziaren kontrako jarrera irmoa.

Jokabide desegokiak alda daitezkela haurrei adieraztea eta prozesu horrekin konpromezua adieraztea;  bere portaera aldatu behar duen haurrarekin batera lan egitea, ez haren kontra.

Testuarekin batera egindako komentarioen artean “Ausarten kluba” aipatu zen. Padres y maestros aldizkariak artikulu interesgarri hau argitaratu zuen iraileko zenbakian:  “El club de valientes de la comunidad de aprendizaje IPI Sansomendi

 

 

Anuncios

2018/02/16 at 12:59 pm Deja un comentario

Otsailaren 15ean mintegi bilera

Ihauterien bueltan egingo dugun mintegi bileran Tertulia Pedagogikoa egingo dugu honako testuarekin:

Early Violence Prevention: Tools for Teachers of: Ronald G. Slaby,SLABY, ROEDELL. AREZZO y HENDRIX La prevención temprana de la violencia (Herramientas para los maestros de niños pequeños) 4. kapitulua: Respondiendo de maneras eficaces.

Testua jatorriz ingelesez idatzita dago, erabiliko dugun itzulpena Colombiako Medellinen haurren arteko biolentziaren prebentziorako programa baterako egindakoa da. Nabari egingo zaizkigu, hainbat esmoldetan, hango gaztelaniaren berezitasunak.

Tertulia Pedagogikoa nola prestatu eta nola parte-hartu dokumentu honetan azaltzen da.

2018/02/02 at 9:56 am 1 comentario

Mintegiaren lan-plana

Honela geratu da gure lan plana:

  • Abenduan ez da mintegi saiorik izango.
  • Urtarrilaren 11an, diskalkulia gaia jorratuko dugu, Eduardo Herrererak emandako prestakuntza saioko materialetan oinarrituta. Aurrez, Irakurketa 2018Lantzeko Orientabideak dokumentuaren aurkezpen laburra egingo dugu, ikusiko dugu noiz eta nola landu.
  • Urtarrilaren 25ean, TEL gaia jorratuko dugu. Aracelik aurkeztuko digu mintegian lantzeko materiala.
  • Otsailaren 15ean, jarrera arazoak nola kudeatu ikastetxean. Erreferentziatzat aurreko urteetan erabilitako liburua hartuko dugu: Alumnado con dificultades de regulación del comportamiento
  • Martxoaren 1ean, kanpoko aditu batekin Dislexia gaia PT irakasleekin batera.
  • Martxoaren 22ko saioa ordezkatu  dugu apirileko bigarren saioarekin.
  • Apirilaren 12an, Dislexia gaiaren 2. Saioa.
  • Apirilaren 19an, mintegiko saioa Dislaxiari buruz egindako  ikastaroan sakontzeko.
  • Maiatzaren 10ean, TDA gaia.
  • Maiatzaren 24an, azken mintegi saioa, gaia oraindik zehazteke.

Data hauek guztiak egutegian ikusgarri dauzkagu.

2017/11/30 at 2:52 pm Deja un comentario

Azaroaren 23an mintegi saioa

testDatorren ostegunean Detekzio Espezifikorako Probak eta Eskalak aztertuko ditugu,  PLON-R, M chat, ECO (evaluación de la comunicación) eta C.A.R.S. eskala, besteak beste.

Zuek inoiz erabiltakoren bat ekartzea mereziko luke, adibide modura.

Honezaz gain, gogoratu 2. eta 3. hiruhilekoen programazioa patxadaz egin behar dugula, orotara 8 lan saio.

Adi, liburutegian elkartuko gara!

2017/11/17 at 12:12 pm Deja un comentario

Azaroaren 9an mintegi saioa

Flickr cc-tik hartua

Aurreko saioan hasitako lanarekin jarraituko dugu, eskuartean darabilguna amaitu eta egindakoa elkarri azalduko diogu. Badugu zeregin nahikotxo, beraz.

Denontzako bai saioa baita materiala oso erabilgarriak izango dira.
Gogoratu, halaber, hurrengo saioetarako gaien zerrenda jasotzeko zain gaudela. Ekarri zuen proposamenak!

2017/11/03 at 12:29 pm Deja un comentario

Urriaren 26an 2. mintegi saioa

Datorren ostegunean, geratu ginen bezala, arreta goiztiarra gaia jorratuko dogu berriro. Hasieran 4 eta 5 urteko ikasleen eskalak berraztertuko ditugu eta gero bigarren faseari ekingo diogu: detekzio espezifikorako probak ikusi.
Saioa informatika gelan egingo dugu.
Gogoratu zuek ere ekarri behar dituzuela hurrengo saioetan lan egiteko proposamenak.

2017/10/23 at 3:11 pm Deja un comentario

2017-2018 ikasturteko lehen saioa

planningDatorren ostegunean, urriaren 5ean, mintegiko lehen saio izango dugu. Ohiko lanak hartuko ditugu, beraz:

Saioen egutegia finkatu

Mintegiko webguneei bistadizoa

Lan plana eratu, gaiak eta metodologia zehaztu

Lehen hiruhilekoaren eginkizunen kronograma errepasatu

Berritzeguneko webgunean izen-emate orria bete

Joan pentsatzen zuen beharrak, interesak eta prestakuntza nahiak zeintzu diren mintegian lan egiteko. Denon artean erabakiko dugu eta.

 

2017/09/29 at 9:49 am Deja un comentario

Entradas antiguas


EGUTEGIA

febrero 2018
L M X J V S D
« Nov    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos