Urriaren 9ko bileran eztabaidatutakoaz

2008/10/13 at 9:18 am 1 comentario

Mintegiko lehen bileran, ohi bezala,  hurrengoetarako ildoak ezartzen egon ginen. Hona hemen:

Berritzeguneko liburutegian batu ginen 22 lagun kabitu ezinean…  hurrengoetarako Aretoan elkartuko gara.

Bileren egutegia zehazteko hamabostean behin elkartzea pentsatu genuen, salbuespenaz salbuespen… aste honetan bertan lehenegoa.

Ikasturte hasierarako jarraibideetan aholkularien egitekoaz aipatzen dena eduki genuen hizpide, lan horietatik zeintzu betetzen dituzuen eta zeintzuetarako estimatuko zenuten laguntzaren bat.  Momentuz bere horretan utzi genuen zerrenda, agian beste uneren baten berriz hartzeko…

Mintegi saioetan  zein gairi heldu erabakitzerakoan honakoak aipàtu genituen:

Lehengo urtean tutoretza planari buruz egindakoak birpasada bat behar duela, beraz, datozen bi saiotan (urriak 16 eta 30ean) horixe landuko dugu.

Urteetan Hezkuntza Premia Berezietara bideratutako lanak egin dituzuela eta ikasleen aniztasunarekiko arreta, piska batean bada ere,  alde batera geratu izan dela eta, beraz, aurten horri helduko diogula. Hasteko, azaroan, Talde Elkarreragileak aztertuko ditugu. Gai honetarako oinarrizko informazioa, eta beste zenbaitetarako ere, ikasturte hasierako Jardundide Egokiak izeneko jardunaldietako blogean topatu ahal dugu. Begiratu eskubiko zutabean “loturak” atalean.

Hala ere, Hezkuntza Premia Bereziei buruzko prestakuntza interesatzen zaigula eta, mintegi saioak moldatuko ditugu otsailean zehar matematika gaitasunari buruzko ebaluazio saioetan parte hartu ahal izateko.

Bukatzeko, gogoratu berritzegunak.net-en izena eman behar duzuela eta hemendik aurrera bilerak 15:00etan hasiko badira ere 14:30etatik kafe beroa izango duzuela zain,  hitzaspertua egin dezazuen saioaren aurretik!

Anuncios

Entry filed under: Mintegiko lana.

Prestakuntza Jarduerak Prestakuntza Jardueretan izena ematea

1 comentario Add your own

  • 1. Taldea  |  2008/10/16 en 1:53 pm

    Arrastian egindakoa
    . Eskola bakoitzan Tutoretza inguruan, egiten ari garena
    . Iaz entregatutako materiala berrikusi
    . Gloriari gai honetaz dekogun materiala pasatu emailez berak eskegiteko blogean

    Responder

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


EGUTEGIA

octubre 2008
L M X J V S D
« Sep   Nov »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos


A %d blogueros les gusta esto: