Urriaren 22an aurkezpenen txanda

2009/10/13 at 1:51 pm 9 comentarios

Ikasturteko lehengo bileran egutegia aurkeztu eta lan planaren oinarria adostu genuen.

Gure arteko komunikazio tresnatzat blog hau erabiltzekotan geratu ginenez  aurreneko egitekoa dugu komentarioren bat egitea proposatutako egutegiari buruz…  Badakizu, lerro hauek irakurri bezain pronto beheko atalean saka (add comment) eta zure iritzia utzi!

lan planari dagokionez, gure arteko lehen langaitzat  hartu genuen “aholkularion egitekoa“.  Dokumentu ofizialetan azaltzen denari orokorregia iritzirik, interesgarriagoa iruditu zaigu mintegikideen arteko kolaborazioz osatzea egitekoen zerrenda izan daitekeena. Bakoitzak bere egoeraren eta lanaren berri emango du, txandaka, bost minututako aurkezpenean.  Aurkezpen lana errazteko eta zentratzeko ondoren datorren gidoiaz balia gaitezke:

  • Eskariak: ikastetxean egiten zaizkigunak  (aholkularitza arloan, koordinaziorako, zuzeneko esku- harmenerako…) Berritzegunean egiten zaizkigunak (koordinazioa…)
  • Ikastetxean nola planteiatu izan den lan hau aurretiz, zein lan egin den aholkularitzan, koordinazioan, zuzeneko esku-harmenean,  urteko memorian zer jasotzen den, proposamenak, hausnarketak…
  • Zer espero duten ikastetxean aholkularitzatik.
  • Ikastetxean dauden baliabideak, pertsonalak eta materialak.
  • Ikastetxeko giroa nolakoa den:
    • elkarrekin lan egiteko ohiturak
    • gai gatazkatsuak zeintzu diren eta orain artean nola ekin zaien
    • lan taldeak
  • Gure esperientzia lan honetan.
  • Gure prestakuntza.
  • Gure beharrizanak.
Anuncios

Entry filed under: Mintegiko lana.

Ikasturte berria Bitartean irakurri…

9 comentarios Add your own

  • 1. Oihana  |  2009/10/15 en 12:14 pm

    Aupa danori. Zelan hasi dozue kurtsoa? ni aurton topera baina gauzak aldatzen hasita daoz. Aurreko astean ezin izan nintzan joan Zuhatzan egon ginelako eskola osoa 3 egun pasetan. Azkenengo momentuan ahaztu egin jaten berton idaztea abisatzeko. Niri egokia iruditzen jate aurtengo proposamena.Egia esan burua mile gauzekin dekuaz ta ezin gauza berrietan pentsau. Egutegiaren inguruan aproposa deritzot dauden egunak. Hurrengo asterarte!!

    Responder
  • 2. Unai  |  2009/10/16 en 9:08 am

    Aupa! ondo iruditzen jat danon artian argitzia gure zereginak. Egutegiagaz ados, datorren ostegunera arte!

    Responder
  • 3. Aintzane  |  2009/10/16 en 8:26 pm

    Gidoi bat laguntza izango dut zerbait prestatzeko. Ondo deritzot erabakitakoa, ea besteen ekarpenetatik ikasten dudan.
    Agur.

    Responder
  • 4. unai  |  2009/10/20 en 7:30 am

    Aupa! ondo iruditzen jat aurtengo urterako egindako proposamena. egutegiarekin, ados. ostegunera arte!

    Responder
  • 5. gloriarey  |  2009/10/20 en 10:25 am

    Eskerrik asko komentarioak egin dituzuenoi, animo besteak!

    Responder
  • 6. Ainhoa  |  2009/10/22 en 11:10 am

    Kaixo guztioi, gaur ez dakit posible izango dudan joatea.Oraintxe bertan arazo bat eduki dut kotxeagaz.

    Responder
  • 7. Agurne  |  2009/10/26 en 11:01 am

    Aupa! Ondo iruditzen zait proposatutako egutegia, ados nago data guztiekin

    Responder
  • 8. olatz  |  2009/10/29 en 11:17 am

    Aupa! Benetan izan zala aberasgarrie aurreko mintegie. Nik laburpentxoa pikatu dot eta hor doakizue inork nahi ezkero erabil dezan. Hemen ezin bada manipulatu/bajatu edo dana dala nire e-maile:

    olatzberro@hotmail.com

    hurrengoarte

    ZEIN LAN EGITEN DITUGU

    TUTOREEKIN: Kurtso hasieran tutore+espezifikoekin bilera gela aurkezteko.
    Behaketa eskaera orria eta ahozko informazioa jasotzeaz gain behaketa zuzena egin.

    FAMILIA: Informazioa eman eta jaso
    Pautak eman eta lasaitu.
    Batzarretan tutorea+aholkularia (eta baleuka Pta ere bai) egon.

    ZUZENDARITZAREKIN: Errekurtsoak banatu/antolatu.
    Ikasketa buruarekin disziplina arazoak konpondu.

    GIZARTE ZERBITZUEKIN: hezitzaileekin, teknikariekin,
    diputazioarekin…koordinatu.

    BESTELAKO ZERBITZUEKIN: Sindrome down,
    psikologo,
    logopeda,
    apnabi,
    partikularrak…koordinatu.

    ESKOLA BARRUKO KOORDINAKETAK: Ikasketa burua,
    tutoreekin,
    pedagogikarekin,
    logopedarekin,
    errefortsuak ematen dituztenekin,
    hezitzaileekin…

    LAN ZUZENA: Gela barruan PT bezela,
    errefortsu irakasle.

    BESTELAKO LANAK: Ebaluaketa saio guztietanparte hartu,
    tutoretza planak diseinatu edo geletan aplikatu,
    behaketak,
    jarraipenak,
    errefortsuen antolaketa.

    PASATZEKO ZENBAIT FROGA:
    · PLON
    · RAVEN
    · IKASTURTEKO MINIMOAK (HHkoak Urtxintxatik ataratakoak)
    · AURREKO IKASTURTEKO MINIMOAK (gaindotazio kasuetan)
    · AIZEA-LEVANT edo K-BIT (CI)
    · PROLEC eta PROES (idazketa-irakurketa)

    DIAGNOSTIKO PSIKOPEDAGOGIKOETAN
    · Eskala CONNERS, MAGALLANES edo VANDERVIL(TDA-H)

    Responder
  • 9. Gloria  |  2009/10/30 en 8:32 am

    Mila esker, Olatz!
    Jada jarri dut laburpen hau word dokumentu batean, nahi duenak eskura dezan.

    Responder

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


EGUTEGIA

octubre 2009
L M X J V S D
« Sep   Nov »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos


A %d blogueros les gusta esto: