Bitartean irakurri…

2009/10/27 at 2:19 pm 10 comentarios

Elkar jartze saio bikaina izan genuen aurrekoan;  mila esker guztioi! Baliagarria eta interesgarria izan zen denon artean aztertzea zein lan egiten ditugun. Datorren bileran  izango dugu zuek aipatutako “aholkularien egitekoak” biltzen dituen dokumentua aztertzeko unerik.

Bien bitartean irakurgai bat proposatu nahi dizuet: Gure artean tutoretza gaia (saioak, programazioa, interbentzioa…) behin baino gehiagotan aipatu da eta uste dut irakurgai hau interesgarria eta probetxugarria suertatu ahal zaigula.  “Acción, conversación y texto” liburuaren kapitulu bat da, bigarrena hain zuzen,  “Un examen del desarrrollo de la comunidad de aula a través de las reuniones de clase” 42. orrialdetik 59.era  bitartean.

Irakurgai hau lantzeko tertulia dialogikoen metodologia jarraitzea proposatzen dizuet, sinplea da oso: norberak testua irakurri egin behar du mintegi saioa baino lehen eta markatuta ekarri gutxienez parrafo bat besteekin konpartitzeko, dela ados dagoelako edo guztiz desados, dela  zerbait gogora ekarri diolako edo ulertzen ez duelako…  kuestioa da prest egotea aurrez markatutako testu zatia bileran altuz irakurri eta besteekin komentatzeko bere aukeraketaren arrazoia.  Hain erraza!

Adi: ez da liburu osoa irakurri behar!!!

Oroitu Berritzeguneko web gunean izena eman behar duzuela aholkularien mintegian, gerora ziurtagiria jaso nahi baduzue behintzat…

Anuncios

Entry filed under: Mintegiko lana.

Urriaren 22an aurkezpenen txanda Aholkularion egitekoak…

10 comentarios Add your own

  • 1. EGUZKIÑE  |  2009/11/05 en 8:44 am

    Ez ginen gelditu irakurtzeko ezta? Noizko irakurri behar da liburu hori?

    Responder
  • 2. Aintzane  |  2009/11/05 en 9:22 am

    Kaixo, Gloria, mezu bat utzi nahi dizut:
    Gaur horra joateko gaizki ibiliko naiz, eta abisatu nahi nizun (lan bat aurrera atera nahian nabil, eta hamabost bat egunetan amaituko dot…).
    Bestalde, irakurri dot testua, interesgarria, irakasleon praktikarako datu txiki-handiak azaldu zaizkit, ustekabean harrapatu nautenak…
    Aintzane

    Responder
  • 3. Ainhoa  |  2009/11/05 en 10:41 am

    Kaixo, Ainhoa naiz, Gaztelukoa.Gaur ezineskoa izango dut mintegira joatea. Irakurri beharreko testua oso interesgarria iruditu zait. Ondo ibili.
    Ainhoa

    Responder
  • 4. Gloria  |  2009/11/05 en 10:49 am

    Pozten naiz irakurri duzuenok interesgarri iritzi badiozue eta pena ematen dit gaurko bilerarara ezin etortzea…
    Eguzkine, arrazoi duzu, egia esa ez ginen gelditu irakurtzekotan. Gogoratuko duzuenez aurreko bileran luzatu egin ginen azalpenekin eta bukatzeko ordua ailegatu zenean batzuk oraindik azaltzen ari ziren… beraz, azken unean eta jada bileratik “kanpo”, batek aipatu zuen ea zertan gelditzen ginen hurrengorako eta orduan nik neuk esan nuen irakurgai bat proposatuko nuela blog-ean…
    Aurrerantzean sasoiz aritzea komeni zaigu. kontuan izango dut.

    Responder
  • 5. eneritz  |  2009/11/05 en 11:19 am

    Irakurgaia noiz izango dugu aztergai?

    Responder
    • 6. Gloria  |  2009/11/06 en 8:54 am

      Atzoko bileran hasi ginen eta hurrengoan jarraitzekoatn gelditu ginen

      Responder
  • 7. unai  |  2009/11/05 en 11:37 am

    Kaixo Gloria! lanakaz topera nabil eta gaurkoan behintzat ezin izango dot berritzegunera hurbildu.

    Responder
    • 8. Gloria  |  2009/11/06 en 8:56 am

      Nabaritu geneuen, bada, zure falta. Ahal bezain pronto bileraren berri emateko post bat jarriko, harian egon zaitezten.

      Responder
  • 9. Oihana  |  2009/11/18 en 2:52 pm

    Aupa bihar K-BIT eramango dot ikusteko bai? bixerarteeeeeee

    Responder
  • 10. Gloria  |  2009/11/19 en 2:10 pm

    Ea egia den, zain gaude eta!

    Responder

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


EGUTEGIA

octubre 2009
L M X J V S D
« Sep   Nov »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos


A %d blogueros les gusta esto: