Aholkularion egitekoak…

2009/11/12 at 1:24 pm Deja un comentario

Aurreko bileran berriro heldu genion aholkularion egitekoen gaiari. Lehenegoan egindako azalpenen txanda goraipatu genuen  eta bide beretik jarraitzekotan aipatu genuen behaketa nola egiten den, zein  tresna erabiltzen den… Josunek bere egiteko modua azaldu zigun:  saiatu ikaslea testuinguru desberdinetan behatzen, pertsona desberdinekin dagoelarik.  Berak nahiago du tresnarik gabe aritzea , ikusten duena jasotzera joatea eta ikaslearekin hartu emona daukaten horiei galdetzea ea nola ikusten duten eurek haur hori, zer irudipena daukaten berataz.  Behaketa tresnek bere begirada mugatzen dutelakoan dago, bertan aipatzen denaren bila joatera behartzen edo. Beste aholkulari batzuk ordea lan ildo bat bezala hartzen dute behaketa tresna, erreferentziatzat. Aipatu zen indarrean dagoen protokoloa, ikaslearen gurasoek Berritzeguneko aholkulariak behaketa egiteko baimena ematen dutenekoa.

Komentatu genuen ere  ea prestakuntza saioren bat interesatzen zitzaigun, bilerara bertara adituren bat gonbidatzea gai zehatzen bat bat jorratzeko.  Momentuz ezer erabaki gabe geratu ginen,  geroago aukerak, iradokizunak… aztertuko ditugulakoan.

Bestetik,  barne prestakuntza modura Gordon Wells-en testutik bigarren kapituluarekin jarraitzekotan geratu ginen, hurrengo bilerarako guztioi irakurtzeko aukera emateko; izan ere, oraingo honetan pertsona batzuk berandu enteratu edo berandu inprimatu… eta testua ezagutu gabe  egon ziren.  Hala eta guztiz ere komentatzen hasi ginen eta interesgarria eta baliagarria suertatu zitzaigun eman genion denbora apurra. Hurrengoan beraz jarraituko dugu!

Anuncios

Entry filed under: Mintegiko lana.

Bitartean irakurri… Kaixo aholkulariok!!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


EGUTEGIA

noviembre 2009
L M X J V S D
« Oct   Dic »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos


A %d blogueros les gusta esto: