Ikasturterako Lan -Plana

2012/10/15 at 1:36 pm Deja un comentario

Flickr cc-tik hartuaUrriaren 2ko mintegi saioan hasi ginen ikasturte honetarako plangintza egiten. Hiru zutabetan irudikatu genuen mintegiko lana; batetik, mintegikideen arteko elkartrukea, bestetik, gaietan sakontzeko prestakuntza, eta azkenik, IKTen erabileran trebatzen jarraitzea.

Momentuz honela hasteko asmoa daukagu: Mintegi saio bakoitzean aholkularien egitekoen zerrendatik aspektu bat hautatu eta denon artean aztertu zer egiten dugun ondo, zertan hobetu beharko genukeen, zertan behar dugun sakonago prestatu…

Mintegikideen arteko elkartrukea errazte aldera, eta IKT trebakuntzan sakontzeko, aurten bloga erabiltzeaz gain wiki batez baliatuko gara dokumentuak denontzat ikusgarri eta eskuragarri edukitzeko.

Urriaren 18an, mintegi saioa barik prestakuntza saio izango dugu, Berritzeguneko Jardunaldietan Ikasten Ikasteko Gaitasuna ren harira Carles Monereoren hitzaldia dugu

Hurrengo mintegi saiorako, azaroaren 8rako,  lehenengo atal biei dagokienez,  aholkularitza lanaren aspektu garrantzitsu bat hautatu genuen: Esku-hartze zuzena, irakaslearekin batera gelan aritzea.  Gaia jorratzeko txandakako azalpena proposatu dugu aurrena, nork bere esperientzia, ideiak, kezkak, arazoak… azaltzeko, eta segituan EL ASESORAMIENTO A LA INTRODUCCIÓN DE PROCESOS DE DOCENCIA COMPARTIDA  testuaren laguntzarekin hausnarketa bideratuko dugu:  gure praktika hobetzeko ildoak identifikatzen ahaleginduko gara.

Anuncios

Entry filed under: General, Mintegiko lana, Prestakuntza.

Ikasturte berri on! Azaroaren 8an mintegi bilera

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


EGUTEGIA

octubre 2012
L M X J V S D
« Sep   Nov »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos


A %d blogueros les gusta esto: