Archivo del autor

Maiatzaren 25ean azken mintegi saioa

3038622341_91cff61ae0_mAurreko saioan aztertu genituen arreta goiztiarreko detekzio espeziforako jarraitu beharreko prozedurak (behaketa zehatzagoak, elkarrizketak, eskalak…) Oraingoan txostenetan zentratuko gara, eredu desberdinak ikusiz.

Bestetik, HAURREN ETA NERABEEN BABESGABETASUN, TRATU TXAR, SEXU- JAZARPEN ETA SEXU ABUSU EGOERETARAKO protokoloa gainbegiratuko dugu.

Horrezaz gain, eta ikasturteko azken saioa izango denez balorazio orokorra egin beharko dugu, datorren ikasturterako iradokizunak ongi etorriak izango dira!

2017/05/17 at 2:35 pm Deja un comentario

Maiatzaren 11an mintegi saioa

lupaArreta Goiztiarra: detekzio espezifikoaren 2. fasean aholkulariaren esku-hartzea.

Honezkero Haur Hezkuntzako talde guztietan tutoreek eginda dituzte ikasleen behaketak , Jarraipenerako Protokoloaren arabera. Hiruhilabete
honetan, aholkulariaren lanak  berebiziko garrantzia izan du alerta seinalea eman duten ikasleen kasuetan. Eginbehar asko dira: txostenak jaso eta aztertu eta tutoreekin kontrastatu geroko eginbeharrak planifikatzeko (datu gehiago eskuratzeko bideak erabaki, behaketa espezifikoagoak egin, familiarekin bilerak egin, orientazioak eman, Berritzeguneko aholkulariaren parte-hartzearen beharra baloratu, kanpoko zerbitzuren batera bideratzeko deribazio txostena bete …

Geratzen zaizkigun bi  mintegi saioetan aspektu hauek guztiak landu nahi ditugu era praktikoan, benetako kasuak aztertuz. Horretarako, ondo legoke bakoitzak mintegira ekartzea aukeratutako kasu banaren dokumentazioa (bi/hiru urteko ba eta lau/bost urteko beste bat) denon artean aztertzeko. Kontuan izan informazio konfidentziala dela eta izen-abizenak ezabatu behar direla.

Hasteko, Aracelik aurkeztuko du 3 urteko haur baten kasua, azalduko digu zer ibilbide jarraitu duen eta eskatuko digu iritzi eta kontrastea egitea.

Denon artean kezkak konpartituz denok ikasiko dugu eta esperientzia hartuko dugu. Saioak oso aberasgarriak izango dira denon partaidetzarekin.

 

2017/04/28 at 11:48 am Deja un comentario

Martxoaren 23an mintegi bilera

5681649d550346895dd681d8

2017/03/21 at 10:19 am Deja un comentario

Martxoaren 9an mintegi bilera

blaLan saio honetan borobilduko dugu ahozkotasunari buruz orain arte egindako lana. Gogoratu, gaiari hasiera emateko jarduera zerrenda bat egin genuela Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan ohituraz ikastetxeetan egiten direnak.

Beste bi saiotan ekarpen teorikoa aztertzen aritu gara,  “Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan” liburuko 7. kapituluan zentratu gara eta bi atal jorratu ditugu:

  • ikasleen hizketa garatzera bideratutako irakas-jardunak
  • ikasgelarako orientabideak

Oraingo honetan, beraz, gainbegiratuko dugu denon artean egindakoa eta, liburuari jarraituz, beste bi atal aztertuko ditugu: “Ahozko hizkuntza lantzeko zereginak eta egitasmoak” sekuentzia didaktikoak egiteko oinarrizko ideiak, eta “Ahozko hizkuntzaren ebaluazioa”, behatzeko alderdiak eta oinarrizko irizpideak.

2017/02/24 at 11:57 am Deja un comentario

Otsailaren 16an mintegi bilera

1002016002

Arreta goiztiarra. Bigarren Fasea: Detekzio Espezifikoa jorratuko dugu. Hezkuntza Premia Bereziko aholkulariek gidatuko dute lan saioa,  alarma seinalak eman dituzten ikasleen egoera arakatzeko tresna baliagarriak erakutsiko dizkigute, eremuka. Horrezaz gain, kanpoko zerbitzuetara bideratzeko prozedura azalduko digute.

Gogoratu saioa jarraitu ahal izateko 2. faseari dagokion materiala ekarri behar dela.

2017/02/10 at 9:02 am Deja un comentario

Otsailaren 2an mintegi biera

emoticons-150528_960_720

Emozioen lanketa:

Arrigorriaga eskolako aholkulariak, Nekane, azalduko digu zernolako lana egiten ari diren. Erabiltzen dituzten materialak eta baliabideak erakutsiko dizkigu ere.

Saioa denontzat probetxuzkoa izango da!

2017/01/27 at 1:00 pm Deja un comentario

Urtarrilaren 19an mintegi saioa

blaAhozko hizkuntzaren lanketa aztertzen jarraituko dugu. Gogoratu, Uri Ruiz Bikandiren “Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan”liburuko 7. kapitulua irakurri behar dugula mintegi saioan taxuz lan egin ahal izateko. Baten batek liburua eskuratzerik ez balu, Berritzegunean eskatu, bi ale ditugu eta.

2017/01/10 at 9:59 am Deja un comentario

Entradas antiguas


EGUTEGIA

agosto 2017
L M X J V S D
« May    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos