Otsailaren 16an mintegi bilera

1002016002

Arreta goiztiarra. Bigarren Fasea: Detekzio Espezifikoa jorratuko dugu. Hezkuntza Premia Bereziko aholkulariek gidatuko dute lan saioa,  alarma seinalak eman dituzten ikasleen egoera arakatzeko tresna baliagarriak erakutsiko dizkigute, eremuka. Horrezaz gain, kanpoko zerbitzuetara bideratzeko prozedura azalduko digute.

Gogoratu saioa jarraitu ahal izateko 2. faseari dagokion materiala ekarri behar dela.

Anuncios

2017/02/10 at 9:02 am Deja un comentario

Otsailaren 2an mintegi biera

emoticons-150528_960_720

Emozioen lanketa:

Arrigorriaga eskolako aholkulariak, Nekane, azalduko digu zernolako lana egiten ari diren. Erabiltzen dituzten materialak eta baliabideak erakutsiko dizkigu ere.

Saioa denontzat probetxuzkoa izango da!

2017/01/27 at 1:00 pm Deja un comentario

Urtarrilaren 19an mintegi saioa

blaAhozko hizkuntzaren lanketa aztertzen jarraituko dugu. Gogoratu, Uri Ruiz Bikandiren “Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan”liburuko 7. kapitulua irakurri behar dugula mintegi saioan taxuz lan egin ahal izateko. Baten batek liburua eskuratzerik ez balu, Berritzegunean eskatu, bi ale ditugu eta.

2017/01/10 at 9:59 am Deja un comentario

Ahozko Jardueren katalogoa

Hona hemen azaroko azken mintegi saioan taldeetan lan egindakoa: ikastetxeetan ahozko hizkuntza lantzeko egiten diren jardueren katalogoa, batetik, eta bestetik, sortatrazten zaikigun kezkak edota gogoetarako gaiak.

2016/12/02 at 12:32 pm Deja un comentario

Abenduaren 1ean mintegi saioa

Aurreko mintegi saioan aztertu genuen zein jardueren bidez bhd_azalaegiten den ahozko hizkuntzaren lanketa.  Azterketa horretatik ondorioztatu genuen zenbait aspektutan sakondu beharra; besteak beste: erroreen zuzenketa, errepikatzea, lan-gidoiak, denbora eta taldekatze aukerak.

Gai hauek guztiak Uri Ruiz Bikandiren: Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan liburuan  aztertzen dira luze eta zabal 6. eta 7. kapituluetan. Biak ala biak oso interesgarriak dira, baina momentuz 7.a hartuko dugu langaitzat: Ahozko hizkuntza irakastea. Mesedez, mintegi saioaren aurretik irakurri, saioan bertan elkarrekin landu ahal izateko.

2016/11/24 at 2:28 pm Deja un comentario

Azaroaren 17an mintegi bilera

bla

Mintegi saioan, aurrekoan erabaki genuenaren arabera, ahozko hizkuntzaren lanketan ikastetxeko praktikak jorratuko ditugu. Horretarako bi taldetan lan egingo dugu, batean Haur Hezkuntzako 4 et 5 urteko geletako esperientziak eta bestean Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoak aztertuz: jarduerak, antolaketa, denbora…

Gai honetan erreferentziazko adiatua Uri Ruiz Bikandi dugu, bere liburua: Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan ikastetxe guztietan edukitzea komenigarria da oso. Ahozkoari lotutako kapituluak, 6. eta 7.a izango ditugu oinarri lan honetan.

Bestelako informazioak, kontuan izatekoak:

  • Atxikimenduari buruzko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Klikatu hemen galdetegia betetzeko.
  • Arreta Goiztiarra: eskuragarri dago detekzio espezifikoa kit-a. Bilatu:
  1. Hezkuntza Premia Bereziko aplikazioan (w67)
  2. Dokumentazio karpetaren barruan, Direktorio Komuna

 

2016/11/10 at 3:12 pm Deja un comentario

Urriaren 27an mintegi saioa

playschool-151938_960_720Aurtengo gaiak, honakoak:

– Arreta goiztiarra: Bigarren fasea, detekzio espezifikoa.
– Atxikimendua, eskolaren papera.
– Ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan (noiz eta nola landu).
– Zailtasunak dituzten haurren familien parte-hartzea eskolan, haiekiko hartu-emonak nola bideratu.
– Etxerako lanak.
– Emozioen lanketa eta TEA duten ikasleekin nola jokatu.
– Aniztasun afektibo-sexuala, eskolan zer eta nola planteatu.

Hauei guztiei heltzen ahaleginduko gara saioz saio. Datorrenean tarte batean  Arreta Goiztiarrari ekingo diogu, eskalei buruzko zalantzak eta kezkak aurreikusi eta argitu. Jarraian, ahozko hizkuntza lantzen hasteko abiapuntua aztertuko dugu, ikastetxeetan zer planteamendu egiten den jasotzeko tresna bat elaboratuz.

 

 

 

 

 

 

 

2016/10/27 at 12:33 pm Deja un comentario

Entradas antiguas Entradas recientes


EGUTEGIA

octubre 2017
L M X J V S D
« Sep    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

ARTXIBOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Flickr Photos